171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12907E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, uztailaren 19ko 11043E/2022 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena.

Uztailaren 19ko 11043E/2022 Ebazpenaren bidez, landunak IKT profil berrietan trebatzeko prestakuntza ekintzetarako 2022ko deialdia onetsi da.

Ikusirik “Eskaerak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea” izeneko 8. oinarriaren 4. puntuan akats bat egin dela, honela zuzentzen da:

Honako hau dioen tokian:

8.4. Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2023ko urriaren 31n.

Honako hau behar du:

8.4. Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2022ko urriaren 31n.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Uztailaren 19ko 11043E/2022 Ebazpenaren 8.4 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea, azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2211228