171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12800E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntza-deialdi honetarako gastua baimentzen duena: “Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresentzako dirulaguntzak, 30 urtetik beherako langabeak kontratatzeagatik”. Horrez gain, deialdiaren oinarri arautzaileak ere aldatzen dira. DDBN identifikazioa: 609490.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko, eta, horrekin batera, deialdiaren oinarri arautzaileak ere onetsi ziren (2017ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa). Deialdi hori apirilaren 17ko 52E/2018 Ebazpenaren bidez aldatu zen (2018ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 3koa).

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 11ko 196E/2022 Ebazpenaren bidez, 500.000 euroko gastua baimendu zen deialdi horri atxikitako dirulaguntzak emateko, 2022ko gastu-aurrekontuko “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241205 partidaren kontura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 196E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du guztira 500.000 euro gehitzea deialdi horretarako aurrekontuari.

Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzeko asmoz, bidezkoa da deialdi horretako oinarri arautzaileen testua aldatzea, zehazki, 12. oinarriko 2.a) eta 4. atala eta 14. oinarriko 1. atala.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako batean aritzen diren enpresek 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendutako gastua aldatzea, deialdi horretarako kredituari 500.000 gehituta.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 500.000 euro gehitzeko, 2022rako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4709 241205 partida, “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izenekoa.

3. Aldatzea uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako eta gero aldatutako dirulaguntza-deialdi horren oinarri arautzaileen testua, zehazki, 12. oinarriko 2.a) eta 4. atalak eta 14. oinarriko 1. atala, era honetan:

12.2. Dirulaguntzen xede diren kontratuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Kontratu mugagabeak.

Ez dira diruz lagungarriak izanen aldizkako kontratu finkoak eta obra bati atxikitako kontratu mugagabeak.

12.4. Dirulaguntza jasotzen ahalko da hasieran diruz lagundu ziren 12 hilabetetik beherako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko.

14.1. Diruz lagunduko diren zenbatekoak hauek dira:

a) Emakumeekin sinatutako kontratu mugagabea, 13.200 euro.

b) Gizonekin sinatutako kontratu mugagabea: 11.880 euro.

Kontratatutako pertsonaren batek lanpostua uzten badu, ondorio horietarako diruz laguntzen den aldia 12 hilabetekoa dela ondorioztatuko da.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2211214