171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

10/2022 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuan aritzeko prestakuntza beka bat ematen baitzaio Irene Ramírez Pérez Nievas andreari.

Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 8/2022 Ebazpenaren bidez, prestakuntza beka baten deialdia egin zen Informazio Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonentzat, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuan aritzeko.

Deialdira bi hautagai aurkeztu ziren, baina Ebaluazio Batzordeak, 2022ko uztailaren 14an, Saioa Azpirotz Lakidain andrea ez onartzea erabaki zuen, titulazioari buruz oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez zituelako. Horiek horrela, onartutako beste izangaiaren –Irene Ramírez Pérez Nievas andrearen– merezimenduak baloratu zituen.

Balorazioa eginda, 2022ko uztailaren 18an, Ebaluazio Batzordeak beka Irene Ramírez Pérez Nievas andreari emateko proposamena egin zion Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Informazio Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonentzat iragarritako prestakuntza beka Irene Ramírez Pérez Nievas andreari ematea.

Beka 2022ko irailaren 1ean hastea aurreikusten da, eta 2023ko ekainaren 30ean bukatzea.

2. Emandako zenbatekoa honela egotziko da 2022ko eta 2023ko ekitaldietan:

• 4.755,73 euro 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko F10002 F1200 4809 231900 partidaren kargura.

• 7.263,37 euro 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontu-partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Irene Ramírez Pérez Nievas andreari eskatzea eskaeran alegatutako merezimenduen jatorrizko dokumentuak edo kopia konpultsatuak aurkez ditzala 10 egun balioduneko epean, gehienez ere.

4. Saioa Azpiroz Lakidain andrea ez onartzea, deialdiaren oinarrietan titulazioari buruz ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez diola amaiera ematen administrazio bideari eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 17an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Patricia Ruiz de Irizar.

Iragarkiaren kodea: F2211242