171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04299 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: José Antonio Loyarte Mutuberria.

Ibaiaren edo errekaren izena: Ditxillu.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezcurra - 1/0100/170.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Orain gutxi izandako uholdeak ubide-horma kaltetu duela eta, konpondu egin behar da. Zuloak harriz eta morteroz beteko dira, horma saneatzeko. Hormak, hain zuzen, 1,10 metroko altuera du, eta 10 metro duen zati batean esku hartuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abuztuaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2210837