171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, 2022ko abuztuaren 19ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onetsi zuen:

2022ko apirilaren 22tik 29ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea; beraz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Edorta Beltzunegi Lopez lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzari berez dagozkion eskudantzia guztiak, 2022ko abuztuaren 22tik 29ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2022ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2211325