171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2022rako karga-tasak eta tasak

Garaioako Udalak, 2022ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2022rako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak.

–Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra, %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hirigintzako lizentziak izapidetzea: Zergadunari jasanaraziko zaio udal zerbitzu teknikoek egindako txostenen kostua.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak; karga-tasa %15ekoa izanen da.

–Herri-larreen aprobetxamendua: 6,01 euro/AzLU.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2022. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Garaioan, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L2211271