171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Garaioako Udalak, 2022ko otsailaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garaioan, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L2211269