171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze-deia Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 62/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan, 2022-2023 ikasturteari begira.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da ezen Iruñeko San Juan de la Cadena ikastetxe publikoko familiek eta Mutiloako San Pedro ikastetxe publikoko familiek errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 62/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan, 2022-2023 ikasturteari begira.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, errekurtso horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko abuztuaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2211299