171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

77/2022 FORU DEKRETUA, abuztuaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abuztuaren hamazazpian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondoren adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 39974 eta 39975 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko ESTNA IBan duena, eta plantilla organikoan 39976 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Sarrigurengo Sarriguren BHIn duena, eta plantilla organikoan 39977 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, destinoa Berriozarko Berriozar DBHIn duena, eta plantilla organikoan 39978 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, elebiduna, euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duena, destinoa Agoizko Agoitz DBHIn duena, eta plantilla organikoan 39979 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, destinoa Vianako Del Camino DBHIn duena, eta plantilla organikoan 39980 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, elebiduna, euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duena, Doneztebeko Mendaur DBHIri atxikia, eta plantilla organikoan 39981 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, Corellako Ciudad de Corella IPri atxikia, plantilla organikoan 39982 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, elebiduna, euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duena, Erronkariko Ainariak DBHIri atxikia, eta plantilla organikoan 39983 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, elebiduna, euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duena, Garraldako Garralda DBHIri atxikia, eta plantilla organikoan 39984 zenbakia duena.

–Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Iruñeko ESTNA IBri atxikia, plantilla organikoan 39985 zenbakia duena.

–Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Lizarrako Estella-Lizarra IBPri atxikia, plantilla organikoan 39986 zenbakia duena.

–Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Iruñeko María Ana Sanz IPri atxikia, plantilla organikoan 39987 zenbakia duena.

–Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Altsasuko Sakana LH IIPri atxikia, plantilla organikoan 39988 zenbakia duena.

–Atezainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, elebiduna, euskarazko B2 jakite-maila ezarrita duena, Agoizko Agoitz DBHIri atxikia, eta plantilla organikoan 39989 zenbakia duena.

–Atezainak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, elebiduna, euskarazko B2 jakite-maila ezarrita duena, Otsagabiko Otsagabia DBHIri atxikia, eta plantilla organikoan 39990 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, arrisku bereziko osagarria duena (%8), Iruñeko Agroforestal IBri atxikia, eta plantilla organikoan 39991 zenbakia duena.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Hezkuntza Departamentuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Burlatako Burlata IBPn duena, eta plantilla organikoan 39992 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Tuterako “ETI” IBPn duena, eta plantilla organikoan 39993 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, Uharteko Uharte BHIri atxikia, plantilla organikoan 39994 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lan partzialekoa, C mailakoa, Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolari atxikia, plantilla organikoan 39995 zenbakia duena.

–Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Burlatako Burlata IBPri atxikia, plantilla organikoan 39996 zenbakia duena.

–Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Irunberriko Lumbier IIPri atxikia, plantilla organikoan 39997 zenbakia duena.

–Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, San Adriango Ega BHIri atxikia, plantilla organikoan 39998 zenbakia duena.

–Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Azkoiengo Ribera del Arga BHIri atxikia, plantilla organikoan 39999 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Uharteko Uharte BHIri atxikia, plantilla organikoan 40000 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2211247