170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

305E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duena.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa sortu zen, eta gero ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuak eta martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuak aldatu zuten.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren bidez, medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen dira. Errege dekretu horren IV. kapituluan Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoen eginkizunak arautzen dira, bai eta autonomia erkidego bakoitzeko osasun agintaritza eskudunak batzorde horiek akreditatzeko modua ere.

1090/2015 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoak bere gain hartu ditu Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoek dituzten eginkizun batzuk, hain zuzen, medikamentuekin eta osasun produktuekin egindako azterketa klinikoen ebaluazioarekin zerikusia dutenak, eta, horretarako, Osasun Departamentuaren akreditazioa du.

Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren arabera, departamentuaren organigramaren barruan, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak esleiturik dituen eskumenen artean honako hau dago: Osasun Departamentuari atxikitako Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren funtzionamendu egokia bermatzea.

Egungo Batzorde Etikoaren osaera aldatu da batzordekide-idazkari lanetan aritzen zenak erretiroa hartu baitu. Horregatik, beharrezkoa da batzordearen osaera partez berritzea, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuaren proposamenari jarraikiz.

Berariaz aurreikusten da beste batzordekide-idazkari bat izendatzea, eta aurreko idazkaria batzordekide gisa mantentzea aldi baterako, apirilaren 23ko 51/2015 Foru Aginduaren babesean (erretiratutako osasun langileen eta Osasun Departamentuaren arteko lankidetza-formulak ezartzen dituena).

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan adierazten denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María José Lasanta Sáez andrea Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko batzordekide-idazkari izendatzea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera aldatzea. Aurrerantzean kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: José María Arguiñano Pérez jauna.

Batzordeburuordea: Virginia Arrazubi Arrula andrea.

Batzordekide-idazkaria: María José Lasanta Sáez andrea.

Batzordekideak:

Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.

Nerea Egués Olazábal andrea.

María Marcos Jubilar andrea.

Aurora Lozano Suárez andrea.

Susana Fernández Carrasco andrea.

Francisco Javier Basterra Gortari jauna.

José María Ayerra Lazcano jauna.

Amaya Echeverría Gorriti andrea.

José María López-Picazo González jauna.

Irati Irigoyen Rodríguez andrea.

Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

3. Eskerrak ematea Olga Diaz de Rada Pardori, batzordekide-idazkari gisa egindako lanagatik.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 11n.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca (Osasuneko kontseilariaren ordez sinatzen du, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 8ko 16/2022 Foru Dekretuarekin bat).

Iragarkiaren kodea: F2211133