170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Idoya Carricas García de la Vega andrea, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Idoya Carricas García de la Vega andrea, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2022ko abuztuaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 1ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2211050