170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa PEol-555 proiektuaren aldaketari buruz, aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerari dagokionez. Proiektu horrek barne hartzen ditu 44 MW-eko potentzia instalatuko Alto del Fraile haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegitura, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan

2021eko urriaren 19an, Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalaren eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren iragarkia argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (250 zk. [58569tik 58571ra bitarteko or.]). Iragarki horren bidez, jendaurrean jarri zen PEol-555 proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera. Proiektuak barne hartzen ditu 44 MW-eko potentzia instalatuko Alto del Fraile haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegitura. Iragarki hori 2021eko urriaren 22an argitaratu zen Zaragozako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean jartzeko epea igaro eta jasotako txostenak eta alegazioak aztertu ondoren, sustatzaileak proposatu du aldaketak egitea Alto del Fraile haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituraren ezarpenean. Funtsean, linearen hasierako zatia aldatzen da, zati bat lurperatzen baita eta haize-sorgailuetako bat kentzen baita; ondorioz, gainerakoen potentzia handitzen da.

Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PEol-555 espedientearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen inpaktuaren-adierazpena egitekoa. Hona espediente horren ezaugarriak:

Eskatzailea: Enerfín Renovables II SLU. (IFK: B-01755453). Helbide soziala: Castellana pasealekua 141, Cuzco IV eraikina, 16. solairua, 28046 (Madril); eta jakinarazpenetarako helbidea: Arturo Soria k. 343, 9. solairua, 28033 (Madril). Telefonoa: +34 914 170 980, eta posta elektronikoa: rgarcia.enerfin@elecnor.com.

Eskaeraren xedea: “Alto del Fraile haize-parkea, PEol-555 (instalatutako potentzia: 44 MW)” proiektuaren eta energia ateratzeko haren azpiegituren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaera, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan.

Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (El Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza), eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña).

Instalazioen deskribapena:

Alto del Fraile haize-parkea, 44 MW-eko potentzia instalatua duena, Tarazonako udalerrian kokatua (Zaragozako probintzia). Guztira, 10 haize-sorgailu ditu, bakoitzak 4,4 MW-eko potentzia duena. Abatzaren altuera 125 m-koa da, eta palen diametroa 164 m-koa.

Honako hauek osatzen dute handik energia ateratzeko azpiegitura:

–Alto del Fraile TAE, 33/66 kV-ekoa, Tarazonan (Zaragoza).

–Energia ateratzeko aireko (14.100 metro) eta lurpeko (8.986 metro) linea, 66 kV-ekoa, 33/66 kV-eko Alto del Fraile TAEtik 33/66/220 Promotores Tudela TAE kolektorera, Tarazonan (Zaragozan), Cascanten, Murchanten eta Tuteran (Nafarroa). Linea horren zati bat partekatuko da Cascante II haize-parkearen eta haren ebakuazio azpiegituren proiektuarekin, zeina Eólica Cascante SLUk sustatu baitu Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan (1154-CE espedientea).

–Promotores Tudela TAE kolektorea, 33/66/220 kV-ekoa, Tuteran (Nafarroa).

–Aireko (1.306 metro) eta lurpeko (860 metro) linea, 220 kV-ekoa, SET Promotores Tudela TAE kolektoretik (33/66/220) Tuteratik (Nafarroa) igarotzen den Neurketa Zentroraino.

–Tuterako Neurketa Zentroa (Nafarroa).

–220 kV-eko lurpeko linea (550 metro), Neurketa Zentrotik Red Eléctrica de Españaren Tuterako azpiestazioan (220 kV) esleitutako posizioraino, Tuteran (Nafarroa).

Haize-parke horrek baimena du garraio sarean sartzeko Tuterako azpiestazioan (220 kV). Baimena 2020ko abenduaren 4an eman zen, Enerfín Sociedad de Energía, SLUren izenean. (Enerfin Renovables II SLUren izenean eguneratua, zeina Enerfín Sociedad de Energía SLUren %100eko filiala baita, 2021eko irailaren 22an).

Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia: 54.028.508,96 euro.

Helburua: Energia sortzea merkaturatzeko.

Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta, beraz, dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/eu/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Egokitzat jotzen diren alegazioak arlo horietan aurkezten ahalko dira euskarri fisikoan idatziz, Gobernuaren ordezkariordetza horien Erregistro Orokorrean edo Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez https://rec.redsara.es edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetan, egokitzat jotzen diren alegazioak, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Iruñean, abuztuaren 2an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2210631