170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2022ko abuztuaren 29tik irailaren 4ra, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, barneko prestasun arrazoiak direla medio, Udalbatzako zinegotzi José María Rada Bravoren esku uzten dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Udalbatzari honen berri ematea ebazpen honen ondotik egiten duen lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Arradan (Murillo el Cuende), 2022ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2211215