170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Igantziko Lur Ez Urbanizagarriko Arauaren 37. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2022ko ekainaren 3an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Igantziko Lur Ez Urbanizagarriko Arauaren 37. artikuluaren aldaketa xehatua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko ekainaren 24ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, baita Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen da, Igantziko Udal Planeko aldaketa berriarekin batera.

Igantzin, 2022ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210870