170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketa arau subsidiarioetan, lehentasunez birgaitu beharreko eremu bat mugatzeko. Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2022ko martxoaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arakilgo Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa xehatu bat, ekimen publikokoa, lehentasunez birgaitu beharreko eremu bat mugatzeko; hori guztia, bat etorriz Pedro Mariñelarena Albeniz eta Itziar Iriarte Zubiria arkitektoek prestatutako dokumentu teknikoarekin.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, iragarkia argitaratuta 2022ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7an, eta prentsan.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 6ko 38/2022 Foru Aginduaren bitartez, lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratzen da Arakilgo udalerriaren esparrua, irailaren 28ko 61/2013 Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako.

Arakilgo Udalak, 2022ko uztailaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arakilgo Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa xehatua, eta orain argitaratzen da horri dagokion hirigintzako araudia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210860