17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Deialdia, gerokultore-zaintzailearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratazioaren bidez, Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroan. Onartuen behin betiko zerrenda

Udalak, 2021eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, gerokultore-zaintzailearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratazioaren bidez, Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroan (2021eko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an). Bada, deialdi haren bosgarren oinarriaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onestea, izangai guztiek behar bezala aurkeztu baitituzte eskatutako agiriak:

Onartuak:

1.–GARCÍA HERNÁNDEZ, BEATRIZ

2.–IRAIZOZ URDANIZ, MARIA LOURDES

3.–JIMÉNEZ JIMÉNEZ, JOSÉ ENRIQUE

4.–MARÍN ZALBIDE, IDOIA

5.–ORZANCO OJER, MARÍA ANTONIA

6.–OSES CARRASCO, IÑAKI

7.–OSKARITZ YAGUE, ANA ISABEL

8.–RODRÍGUEZ PINEDA, MIRNA YOLANDA

9.–SANZ SAN JUAN, HAIZEA

Bigarrena.–Adieraztea hautaketaren lehen partea (proba teorikoa eta proba praktikoa), 2022ko otsailaren 22an eginen dela, 10:00etan, Gabriel Valentín ikastetxe publikoan. Probak 3 ordu iraunen du (gutxi gorabehera). Izangaiek eraman beharko dute maskara, NANa edo pasaportea eta boligrafo urdina edo beltza.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea.

Laugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Oibarren, 2022ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2200697