17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

387/2021 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 22/2014 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

2021eko urriaren 1etik 31ra arte, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

Solesmesko beneditarren kongregazioa

Leireko liburutegia

Asociación Cultural y Peña Sanferminera Pompaelo

Ediciones Pompaelo

Antonio Chuaqui Concha

Pelotariaren taupadak: antzerki fisikoaren zirkuitua + euskal pilota

Jaso Fundazioa

Jaso musikala

Guaixe fundazioa

Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen

Ezkarozeko Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

Ezkarozeko elizako Roqués Organoa egokitzea eta zaharberritzea

Nafar Ateneoa Elkartea

Nafar Ateneoaren Kultura Proiektua 2021-2027

Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatza

“Abestu gure Queen” Abesbatza eta banda kontzertuak Queen taldearen musikarekin

Nafarroako Kazetarien Elkartea

Teobaldo Sariak

Organoaren Adiskideen Nafarroako Elkartea-OANE

ANAOren plan estrategikoaren garapena

Butaca 78 elkartea

Butacascena Antzerkiko zikloa

Piedramillerako Natibitatearen parrokia

Piedramillerako parrokiako barnealdearen errehabilitazioa

Irurtzungo Aizpea Elkartea eta Pikuberri Elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2022

La Cuerda de Oro elkartea

Artis Musicae

Aldabako Jasokundearen parrokia

Aldabako Jasokundearen elizaren barnealdearen errehabilitazioa

Garces de los Fayos Ikastola

2022ko Nafarroa Oinez

Aralarko San Migel Excelsis santutegia

Aralarko San Migel santutegiko ostatuaren harrera-gela, denda eta komunak

San José Abesbatza elkartea

Coro In Tempore Abesbatzaren programazioa, 2022, 2023, 2024, 2025 eta 2026

Suakai Música SL

Musika bazter guztietan

Haruru Filmak (Solax Company S Microcoop)

“Petrus”, film luze dokumentala

Fiteroko Asociación Banda de Música y Coral

Fiteroko Asociación Banda de Música y Coral taldearen jarduerak 2021-22 aldirako

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren transmisioa eta sustapena Nafarroan

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen jarduketa plana

Xorroxin Elkartea kultura elkartea

Xorroxin Elkartearen Kulturaldia

Kontalariak elkartea

Brif, braf, bruf

Elizondoko Abesbatza

Musika 2022. urtean zabaltzeko laguntza

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaeren balorazio egin ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2021eko abenduaren 21ean, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoarekin, hala hartuak izatea merezi dutenez legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.

Ereduko programa interes sozialekotzat deklaratzeko proposamen bati dagokionez, zehazki Asociación Cultural y Peña Sanferminera Pompaelo elkarteak aurkeztutakoari dagokionez, uste da gehiago zehaztu behar direla eskatutako ereduko programako jarduerak, hurrengo urteetan garatu beharrekoak; beraz, ez da bidezkoa aurkeztutako proiektua ereduko programa deklaratzea, eta bai interes sozialekoa, betiere 2022ko abenduaren 31ko bukaera datarekin aurkeztu den proiektuaz ari garela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2022ko abuztuaren 31eko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Antonio Chuaqui Concha

Pelotariaren taupadak: antzerki fisikoaren zirkuitua + euskal pilota

2022ko ekainaren 17a

Ezkarozeko Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

Ezkarozeko elizako Roqués Organoa egokitzea eta zaharberritzea

2023/01/31

Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatza

Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatza

2022/06/30

Piedramillerako Natibitatearen parrokia

Piedramillerako parrokiako barnealdearen errehabilitazioa

2023/12/31

Irurtzungo Aizpea Elkartea eta Pikuberri Elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2022

2022/12/31

La Cuerda de Oro elkartea

Artis Musicae

2022/12/31

Aldabako Jasokundearen parrokia

Aldabako Jasokundearen elizaren barnealdearen errehabilitazioa

2023/12/31

Garces de los Fayos Ikastola

2022ko Nafarroa Oinez

2022/12/31

Aralarko San Migel Excelsis santutegia

Aralarko San Migel santutegiko ostatuaren harrera-gela, denda eta komunak

2022/12/31

Suakai Música SL

Musika bazter guztietan

2022/12/31

Haruru Filmak (Solax Company S Microcoop)

“Petrus”, film luze dokumentala

2022ko maiatzaren 31

Fiteroko Asociación Banda de Música y Coral

Fiteroko Asociación Banda de Música y Coral taldearen jarduerak 2021-22 aldirako

2022/12/31

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen jarduketa plana

2022/12/31

Kontalariak elkartea

Brif, braf, bruf

2022/02/28

Elizondoko Abesbatza

Musika 2022. urtean zabaltzeko laguntza

2022/12/31

II. ERANSKINA

Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Solesmesko beneditarren kongregazioa

Leireko liburutegia

2025/12/31

Jaso Fundazioa

Jaso musikala

2026/12/31

Guaixe fundazioa

Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen

2026/12/31

Nafar Ateneoa Elkartea

Nafar Ateneoaren Kultura Proiektua 2021-2027

2026/12/31

Nafarroako Kazetarien Elkartea

Teobaldo Sariak

2026/12/31

Organoaren Adiskideen Nafarroako Elkartea-OANE

ANAOren plan estrategikoaren garapena

2024/12/31

Butaca 78 elkartea

Butacascena Antzerkiko zikloa

2026/12/31

San José Abesbatza elkartea

Coro In Tempore Abesbatzaren programazioa, 2022, 2023, 2024, 2025 eta 2026

2026/12/31

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren transmisioa eta sustapena Nafarroan

2026/12/31

Xorroxin kultur elkartea

Xorroxin Elkartearen Kulturaldia

2026/12/31

III. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Asociación Cultural y Peña Sanferminera Pompaelo

Ediciones Pompaelo

2022/12/31

Iragarkiaren kodea: F2118034