17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea.
2021eko gehigarria

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko otsailaren 28an bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2021eko epe gehigarriari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko urtarrilaren 25ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2200608