17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, estatutuen 18. artikuluan, deialdien jakinarazpen-epeei dagokienez

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2021eko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen estatutuak aldatzeko espedientea (Mankomunitatearen estatutuetako 18. artikulua aldatu nahi da, deialdia jakinarazteko epea aipatzen duena), udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin. Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), proiektua jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan espedientea aztertzen ahal da, Mankomunitatearen bulegoetan. Alegazioak jasota, Mankomunitateko Batzar Orokorrak ebatzi eginen ditu, eta behin-behinekoz onetsiko du estatutuak aldatzeko proiektua. Ondoren, Foru Komunitateko Administrazioaren txostena eskatuko da, Batzarrak onetsitako estatutuen aldaketari buruz, eta behin betiko onetsiko da. Horretarako, beharrezkoa izanen da Batzarreko kide diren toki erakundeen bi herenek aldeko botoa ematea.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2200296