17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur horniduraren, saneamenduaren eta gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta tarifen eranskinean. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2021eko abenduaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau: “Aldaketa, Ur horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta tarifen eranskinean”. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitatearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Erripan (Odieta), 2021eko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2200292