17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Egoitza elektronikoa sortzea

Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Lehena.–Deierriko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.yerri.es. Deierriko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren web-atarian eta Deierriko Udalaren egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

Bosgarrena.–Deierriko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematea egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Aritzalan (Deierri), 2022ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2200509