17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena, eta ordenantza fiskalen aldaketa.
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea 3. ordenantza fiskal berria, Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena.

2.–Hasiera batez onestea ondoko zerrendan ageri diren udal zergen eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzetako eta tarifen eranskinetako aldaketak. Espedientean jaso dira haien testuak. Hona zein diren:

2.1. Ezartzea lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren kuotaren hobaria ondasun higiezinetarako, eguzki-energia edo beste energia berriztagarri batzuen bidezko aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak ezarri badituzte.

2.2. Ezartzea Eraikuntza, instalazio edo obren gaineko zergaren kuotaren hobaria, eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin eta autokontsumorako sistemak ezartzen badituzte eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako.

2.3. Aldaketa, Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. ordenantzaren V. epigrafean (lehen erabilerako lizentzia).

Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak, epe horretan. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluari.

Atarrabian, 2022ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2200262