2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Deialdia, dirulaguntzak emateko parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2022. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 606857.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/606857).
Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko prebentzio, sustapen eta gizarte lankidetzarako proiektuak Tuteran, 2022an, garatzen dituzten parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei. Laguntza horiek emanen dira deialdi publikoaren bidez, Udalaren web-orrian eta DDBNn argitaratutako oinarrietan ezarritakoaren arabera. Aurrekontuko partida: 2310.48201.
Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko urtarrilaren 1etik 31ra.
Eskabideen aurkezpena: Tuterako Udaleko erregistro elektroniko orokorrean, eskatutako dokumentazioa erantsita.
Tuteran, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2200922