17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2022rako lan egutegia

Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2021eko abenduaren 30ean eman zuen 2021-1064 Ebazpena, zeinaren bidez Azkoiengo Udaleko zerbitzu orokorren 2022ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira.

Kontuan harturik zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuak (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Ikusita 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusita 648/2021 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluari (foru lege horren bidez aldatu zen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan), zeinak ezartzen baitu urtean benetako 1592 lanordu izanen dituztela Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariekin aurretiaz izandako negoziazioa 2022ko lan-egutegirako proposamenaren gainean,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas (herriko festa eguna).

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Gabonetako bigarren jaieguna.

Bigarrena.–Aste barruko jaiegunen 2022ko egutegia onestea Azkoiengo Udaleko zerbitzu orokorretako langileendako. Zehazki, Administrazio Orokorreko, Kiroleko eta Gazteriako, Turismoko eta Kulturako zerbitzuei atxikitako langileak dira.

Ebazpen honetako lehenengo puntuan adierazitakoez gain, jaiegun dira honako hauek:

–Irailean: 5a, 6a, 7a, 8a eta 9a (herriko festak).

–Urrian: 31.

–Abenduan: 5a.

Aparteko orduen ordain, plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako, jaieguneko lanalditzat hartuko dira egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan (lehen apartatuan aipatuak), eta bigarren apartatuan adierazitakoak.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da zerbitzu orokorretako langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 22 minutu izanen da.

b) Azalpen honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren banaketa, Azkoiengo Udaleko funtzionarioen, lan-kontradunen eta administrazio araubideko langileen Akordio edo Itun Mistoan ezarritakoaren arabera, honako hau izanen da:

Laneko ordutegiaren zati finkoa, langile guztiek lanpostuan nahitaez egotea eskatzen duena, 9:00etatik 14:30era bitartekoa izanen da. Zati malgua 7:30etik 9:30era eta 14:30etik 17:00etara bitarte izanen da.

Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.

Bosgarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Seigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute gehienez.

Zazpigarrena.–Udal bulegoetan jendea hartzeko orduak izanen dira goizeko 9:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Zortzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan eta ediktuen taulan ere.

Bederatzigarrena.–Egutegi hau, lanaldiaren banaketa eta gainerako xedapenak ez zaizkie aplikatuko lan-baldintzak direla-eta berariazko lan-egutegia daukaten udal zerbitzuei (Herritarren Babesa, Hezkuntza eta Obrak eta Zerbitzuak).

Gainerako udal-zerbitzuek beren egutegi berariazkoa eginen dute. Herritarren Babeserako Arloak 8 orduko lanaldia eginen du, hiru txandatan. Obra eta Zerbitzuen Arloak 7 ordu eta 20 minutuko lanaldia eginen du. Herriko jaiegunei dagokienez, irailaren 3tik 11ra, biak barne, jaieguntzat hartuko zaie egun horietan ohiko lanaldian lan egin behar duten langileei.

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2200487