17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Etxalarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 13an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2022. urterako.

Horrenbestez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 1a: Tokiko besta (Astearte-inautea).

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a, 17a eta 18a: Herriko bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

2.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2022rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, 2022ko otsailaren 28a.

3.–Aditzera ematea baliogabeak izanen direla 2022. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Udaleko web gunean, orok jakin dezan.

Etxalarren, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2200590