17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

2022ko karga-tasak

Esprontzedako Udalak, 2021eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–Lurraren kontribuzioa: %0,20.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzea, %14, eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako gehieneko koefizienteak aplikatzea (foru lege horrek arautzen ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Esprontzedan, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2200293