17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kultur Etxeko prezio publikoak arautzen dituen araua, 2021ean ikuskizunak, ikastaroak eta tailerrak egiteagatik eta espazioak erabiltzeagatik. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren osoko bilkurak, 2021eko urriaren 28an, erabaki zuen Burlatako Kultur Etxeko prezio publikoak arautzen dituen arauaren aldaketari hasierako onespena ematea, 2021ean ikuskizunak, ikastaroak, tailerrak eta espazioak erabiltzeko zerbitzuak emateagatik. (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 261. zenbakian argitaratua, 2021eko azaroaren 16an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen), eta jendaurrean jartzeko epea alegaziorik egin gabe igaro ondoren, arau horren aldaketa behin betiko onesten da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioetarako.

Burlatan, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

ERABAKIA

2021-2022 ikasturterako ikastaro soziokulturalen prezioak onartzea (III. eranskina).

IKASTAROA

ERROLDATUTAKOENTZAKO PREZIOA

(eurotan)

ERROLDATU GABEKOENTZAKO PREZIOA

(eurotan)

Haur marrazketa

70,00

100,00

Helduen marrazketa

130,00

160,00

Esmalteak

130,00

160,00

Argazkilaritza

80,00

110,00

Antzerkia

50,00

80,00

Zinea

130,00

160,00

Iragarkiaren kodea: L2200282