17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

7/2021 eta 8/2021 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontua aldatzeko 7 eta 8/2021 espedienteak; gastuak dira, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren eta diru-sarrera berrien bidez finantzatzekoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 270/1998 Foru Legearen 216. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 270/1998 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Berbintzanan, 2021eko abenduaren 27an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2200255