2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko 1. poligonoko 78. lurzatian. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eultza sektoreko 1.9 lurzatiaren xehetasun-azterketa, zeina 1. poligonoko 78. katastro-lurzatiari baitagokio eta High Innovation Oviedo SL merkataritza-sozietateak sustatzen baitu. Ondoren, argitara ematen da ukitutako hirigintzako araudia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Barañainen, 2021eko abenduaren 22n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2118406