17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Kirol-instalazioak erabiltzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldaketa egiteko kirol-instalazioak erabiltzeko ordenantzan.

Jendaurrean jartzen da, hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espediente hori Udalaren bulegoetan azter daiteke, jendea hartzeko orduetan, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.

Azagran, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2200308