17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3. aldaketa egitea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean, aurrekontuko partidetan diru-sarrera bidez sortutako kredituak gaitzeko.

Erabaki hori jendaurrean izan da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan. Jendaurreko aldia iragan, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Diru-sarrera bidezko kredituak:

GASTU PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA

Instalazio fotovoltaikoko obrak

11.500 euro

Kreditu hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 8.500 euroko zenbatekoarekin.

Bai eta hari lotutako diru-sarrera honekin ere:

GASTU PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA

46220

Udalaren transferentzia

3.000 euro

Arlegin, 2022ko urtarrilaren 8an.–Kontzejuko burua, Christian Waskonig Caro.

Iragarkiaren kodea: L2200354