17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 634. lurzatian. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 634. lurzatian, Arbizuko Udalak sustatua.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Arbizun, 2022ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200584