17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2022rako lan-egutegia

Alkatetzak abenduaren 29an emandako 2066/2021 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udalaren lan egutegia onetsi da 2022rako; haren testua hitzez hitz ematen da osorik:

“Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da onestea Altsasuko Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

2021eko azaroaren 19an 2022rako egutegi orokorraren proposamena aurkeztu zen, Antolaketa eta Giza Baliabideen Batzordeak 2021eko abenduaren 20an egindako bileran aztertu baitzuen.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Altsasuko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2022ko jaiegunen lan-egutegia onestea. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Ekainaren 29a: San Pedro.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Gabonetako bigarren jaieguna.

Gehiegizko lanaldia uztailean eta abuztuan konpentsatuko da, 14:00etatik 15:00etara, eta jendaurreko ordutegia 09:00etatik 14:00etara bitartean finkatuko da.

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat.

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 90 minutuak, malgutasunez, 7:30etik 9:00ak arte eta 15:00etatik 16:30 arte. Jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:30 arte izanen da.

Kultura, Udaltzaingoa, Haur Eskola, Gazteria (Gaztetxoko), Ludoteka eta Udal Obra eta Zerbitzuak (bideen eta Zelandi ikastetxe publikoaren garbiketa barne) beren egutegi eta ordutegi espezifikoaren arabera arautuko dira, betiere ezarritako urteko gehienezko kopuruaren barruan.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Altsasuko Udalaren iragarki-taulan eta web atarian ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau sindikatuen ordezkaritzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Altsasun, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2200322