17. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2021eko urriaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak, eta abar aldatzen dituen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

TRIBUTUZ KANPOKO BALIABIDEAK

I.–Herri-lurretako aprobetxamenduak.

–Herri-basoa: 0,00291 euro/puntu.

–Ureztalur bihurtua: 37,00 euro/erregu.

II.–Urbanizazio kuotak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

III.–Isunak.

Lurrak, eraikinak eta abar mantentzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 eurotik 6010,12 eurora bitarte.

–Trafikoa: estatuko araudian orokorrean onetsi direnak.

IV.–Prestazio pertsonala eta garraiokoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

TRIBUTUAK

I.–Toki erakundearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak

A.–Legarra eta harea ateratzea.

  • 1,50 euro/metro kubo.

B.–Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak.

1. Erabilera publikoko lurretako lurpea okupatzea.

–Biltontzi bakoitzeko, urtean: 46,00 euro.

–Gasa banatzeko sarearen metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,05 euro.

2. Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta gisako muntadurekin.

  • 0,40 euro metro lineal bakoitzeko, egunean.

3. Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailuak.

1 tarifa.

–(Merkatu txikia): 1,25 euro metro lineal bakoitzeko egunean, sakonean gehienez 3 metro izanik.

2. tarifa.

–10 m² bitarte: 4,15 euro egun bakoitzeko.

–10 m²-tik gora, 50 m²-ra bitarte: 7,35 euro egun bakoitzeko.

–Hortik gorakoak: 0,30 euro m² bakoitzeko egunean.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

3. tarifa.

–Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, berariaz baimentzen direnean, tasa ordaintzeak berekin ez dakarrela baimena emantzat jotzea. Egun edo zati bakoitza: 0,30 euro.

4. Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako beste batzuk, bide publikoan edo lurgainean jartzen direnak.

Aparatu bakoitza, urtean: 50,00 euro.

5. Irabazi-asmoz, mahai eta aulkiak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

Metro koadro bateko (1) edo horren zati bateko beladore bakoitzeko, gehi lau aulki:

a) Denboraldia: 43,20 euro.

b) Eguna: 4,90 euro.

6. Bide publikoa okupatzea taberna-barra eramangarriekin eta/edo Dj-arekin.

20 euro egunean, taberna-barra eramangarri eta/edo Dj bakoitzeko, 4 metro lineal baino luzeagoa ez bada.

C.–Zangak irekitzea.

a) Zangaren zabalera metro lineal bat baino gutxiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du: 1,00 euro egun bakoitzeko.

b) Zangaren zabalera metro lineal bat edo gehiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du: 1,85 euro egun bakoitzeko.

c) Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela noranzko bat, bide oso bat nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.

D.–Ibilgailuen sarbidea espaloian barna.

–24,50 euro metro lineal bakoitzeko.

E.–Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

–%1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.

F.–Udalaren lokalak erabiltzeko tasak.

I. epigrafea.

1. Orduka.

Lokalak erabiltzea kostu bidezko kirol, kultura eta/edo aisia arloko jarduerak egiteko, antolakuntza Ablitasko Udaletik kanpokoa izanik (hark kontratatu ez dituen langileak).

A.–Kultur Etxeko gela: 5,00 euro ordu bakoitzeko.

B.–Kultur Etxeko erakusketa gela: 5,00 euro ordu bakoitzeko.

C.–Kultur Etxeko aretoa: 25,00 euro ordu bakoitzeko.

E.–Ikastetxeko gimnasioa: 5,00 euro ordu bakoitzeko.

2. Egunka:

A.–Kultur Etxeko gela: 50,00 euro egun bakoitzeko.

B.–Kultur Etxeko erakusketa gela: 100,00 euro egun bakoitzeko.

C.–Kultur Etxeko aretoa: 200,00 euro egun bakoitzeko.

D.–Kiroldegiko instalazioak, pabiloi estalia izan ezik: 100,00 euro egun bakoitzeko.

E.–Pabiloi estalia:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro egun bakoitzeko.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.

F.–Beste lokal batzuk:

a) Ikastetxeko gelak: 50,00 euro egun bakoitzeko.

b) Ikastetxeko gimnasioa:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro egun bakoitzeko.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.

II. epigrafea.–Ikus-entzunezko materiala, argiteria eta/edo soinua.

A.–Bideo proiektagailu digitala: 25,00 euro.

B.–Zinema proiektatzeko pantaila: 45,00 euro.

C.–Zerbitzu teknikoak, 4 ordu: 150,00 euro.

D.–Zerbitzu teknikoak, 8 ordu: 250,00 euro.

8 ordutik gora, 26,00 euro gehitutako ordu bakoitzeko.

II.–Toki erakundearen eskumenekoak diren zerbitzuak emateko edo jarduera administratiboak egiteko tasak

A.–Agiriak eta lizentziak eman eta izapidetzea.

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta faxak. Orrialde bakoitzeko: 0,20 euro.

b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitzeko, DIN A-3koa gehienez ere: 4,40 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

d) Agiriak bilatzea udal artxiboan eta/edo erregistroan: 2,00 euro agiriak bilatzeko eskaera edo erregistro bakoitzeko.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 12,50 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentziak eskatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Izapidetze hutsa: Gutxienez ere: 43,00 euro.

b) Lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatzea: 43,00 euro.

c) Plan partzialak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta gisakoak onetsi eta aldatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

d) Establezimenduen irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 43,00 euro.

e) Jarduerarako eta/edo irekitzeko lizentzien titulartasuna aldatzea: 43,00 euro.

f) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 10,00 euro.

g) Animalia potentzialki arriskutsua edukitzeko lizentzia: 13,00 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileak: lanpostu hutsen lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: deialdian zehaztutakoa.

b) Obra eta zerbitzuenak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: baldintzetan zehaztutakoa.

c) Ahalordeak askiestea: 10,00 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikinak ikuskatzea alderdi batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

b) Lerrokadurak eta sestrak seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

6. Irekitzeko lizentziak: gutxienekoa: 43,00 euro.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotaren gainean: %1.

7. Ikuskapenak:

1.–Gutxieneko eskubideak: 43,00 euro.

2.–Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik: ikustaldi bakoitzeko: 43,00 euro.

3.–Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, metro koadro eraiki bakoitzeko: 0,50 euro.

4.–Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, azterketa bakoitzeko: 43,00 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Azterketa berak eskaturik egiten denean.

b) Azterketa Udalak aginduta edo kontraesaneko espedientea dela-eta egiten denean, betiere bidezkoa denean higiezin osoa edo zati bat sendotu edo eraisteko obrak egitea.

5.–Eraikinen aurri-espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean horretarako zehaztu den tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6.–Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 43,00 euro.

B.–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak

1.–Igerilekuak

–6 urtetik beherakoak eta %65etik gorako desgaitasuna dutenak: doan.

–%65etik beherako desgaitasuna dutenak, erretiratuak eta pentsiodunak: 20,00 euro urtean.

–Sarrerak:

  • Igerilekuen denboraldian:
  • 6 urtetik 15era bitartekoak: 2,00 euro egunean.
  • 16 urtetik gorakoak: 4,00 euro egunean.
  • Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean:
  • 6 urtetik 15era bitartekoak: 1,25 euro egunean.
  • 16 urtetik gorakoak: 3,00 euro egunean.

ABONUAK

URTEKOA

HILABETEKOA

6 urtetik 15era bitarte, banakakoak

37,50 euro

10,00 euro

16 urtetik gorakoak, banakakoak

50,00 euro

20,00 euro

2 kideko familia unitatea

94,00 euro

Ez da

3 kideko familia unitatea

98,00 euro

Ez da

4 kide edo gehiagoko familia unitatea

110,00 euro

Ez da

Oharra: sarrerek eta abonuek, indarrean dauden bitartean, baimena ematen dute instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraikiz erabiltzeko.

1998rako ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B apartatuak, eta tarifak bateratu dira.

2. Kirol instalazioen erabilera.

Padel pista, pabiloia eta pilotaleku estalia erabiltzea, argindarra erabiltzea beharrezkoa denean: 2,00 euro ordu bakoitzeko.

C.–Udal hilerriko tasa.

a) Ehorzteko eta hobitik ateratzeko eskubideak: 62,50 euro.

b) Nitxoak, hobiak edo lurrak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

–Nitxoak: 700,00 euro.

–Hobiak: 1.550,00 euro.

–Lurra:

1. Hilobiak, 3,75 metro koadro bitartekoak (1,5 x 2,5): 120,00 euro metro koadroko.

2. Hilobiak, 3,75 metro koadrotik gora, 6 metro koadro arte: 233,00 euro metro koadroko.

D.–Gazteen gunearen tasak:

–Familia bakoitzeko erabiltzaile bat: 135,00 euro, denboraldi osoa.

–Familia bakoitzeko bi erabiltzailetik aurrera: 120,00 euro, denboraldi osoa.

–Familia bakoitzeko hiru erabiltzailetik aurrera: 90,00 euro, denboraldi osoa.

–Eguneko sarrera: 4,00 euro.

–Denboraldi osoa hiru epealditan ordainduko da.

E.–Ezkontza zibila herrigunetik kanpo egiteko tasak.

  • 150,00 euro.

F.–0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea.

Nafarroako Gobernuaren tarifak.

G.–Informatika gela.

–Ikastaroak: gastuaren ordaina.

H.–Oinezkoen gunera sartzea.

–Oinezkoen gunera sartzeko agintea: gastuaren ordaina.

–Isunak oinezkoen gunean gaizki aparkatzeagatik: dagokion ordenantzan ezartzen diren zenbatekoak.

I.–Musika eskola: ikasturte osoa.

–Haurtzaindegi musikala, 1.a eta 2.a: 109,80 euro. Hastapena: 169,20 euro.

–Musika Hizkuntza, 1.etik 4.era: 199,35 euro.

–Musika Hizkuntza, helduak: 129,60 euro.

–Instrumentuak: 357,75 euro.

J.–Ikastaroak.

Kuota, astean 2 eguneko ikastaroa:

–Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 60,00 euro epealdi bakoitzeko.

–Kirol instalazioetan abonatuak: 50,00 euro epealdi bakoitzeko.

Kuota, astean egun bateko (1) ikastaroa:

–Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 30,00 euro epealdi bakoitzeko.

–Kirol instalazioetan abonatuak: 25,00 euro epealdi bakoitzeko.

III.–Kontribuzio bereziak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

IV.–Udal zergak.

A.–Lurraren kontribuzioa.

–Karga-tasa: %0,31.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal errekargua: %40,00.

B.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

Karga-tasa: %4,50.

C.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

D.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

Lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, gehienekoak izanen dira Nafarroako Gobernuak urtero eguneratzen dituenetatik.

Zerga-tasa:

a) 0-16 urte: %20.

b) 17-20 urte: %15.

c) Etxebizitzen lehen eskualdaketak, sustatzaileari zuzenean erosirik: %15.

E.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Zerga-oinarria: hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren oinarri bera.

Karga-tasa: hiri-lurraren gaineko kontribuziorako indarrean dagoenaren %13,50.

F.–Luxuzko gastuen gaineko zerga.

a) Apustu gurutzatuetan, %15,00.

b) Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan, %30,00.

c) Bingoko sarietan, %10,00.

Ablitasen, 2021eko abenduaren 28an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2200311