169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Gora jotzeko 22-01250 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Epatze deia, gora jotzeko errekurtso batean, zeina jarri baita Artaxoako Udaleko alkateak 2022ko ekainaren 9an emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aplikatu beharrez abenduaren 28ko 20/21 Legea (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko uztailaren 15eko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 22-1250 errekurtsoa, Garbiñe Larrarte Luluagak jarria Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 20ko ebazpen baten aurka, 2022ko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa baitzen.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen interesdun gisa, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2210896