169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. sektoreko UT-2 unitatean,
1. poligonoko 1080., 1081., 1082., 1083., 1072., 1073., 1074., 1369. eta 1370. lurzatietan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko abuztuaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezi bat, 3. sektoreko UT-2 unitatean (1. poligonoko 1080., 1081., 1082., 1083., 1072., 1073., 1074., 1369. eta 1370. lurzatiak), Carlos Resanok eta Maika Muñoz Morak sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2022ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2211141