169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 1141. lurzatian. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, Alkatetzak 2022ko abuztuaren 10ean eman 2022-0827 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, diruz ordaintzeko 1. poligonoko 1141. lurzatiko eraikigarritasunaren handitzea (Azkoiengo 3. sektoreko UT-2 unitate tipologikoko hiri-jarduketarako plan bereziaren ondoriozkoa). Sustatzailea Marta Aisa Esparza da.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 24.2 eta 25.5 artikuluetan ezarritakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Azkoienen, 2022ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2211128