169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen Alloko Udaleko alkate udalburuak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Lorena Montes Sainzi. Ezkontza udaletxe honetan izanen da, 2022ko abuztuaren 27an; hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Allon, 2022ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2211193