169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Udal Plana aldatzeko proiektua, SU-2 sektorean.
Hasierako onespena

Adiosko Udalak, aurtengo abuztuaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketa egiteko Adiosko Udal Planean, SU-2 sektorean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Adiosen, 2022ko abuztuaren 12an.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.

Iragarkiaren kodea: L2211125