169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 150. lurzatian
eta 2. poligonoko 32. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Abartzuzako Udalak, 2022ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea 1. poligonoko 150. lurzatiari eta 2. poligonoko 32. lurzatiari dagokien hirigintza-hitzarmena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abartzuzan, 2022ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2211038