169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 21eko 94/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2022-2023 ikasturtean indarrean izanen direnak, hain zuzen, onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan sartu ez ziren espezialitateetakoak.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da David Barbero Bastida jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 21eko 94/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi eta argitara eman baitziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2021-2022 ikasturtean indarrean izanen dutenak, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/201 Ebazpenaren bidez, apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan sartu ez ziren espezialitateetakoak, bai eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ostalaritza eta Turismoa (euskaraz), Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak (euskaraz), Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak (euskaraz) eta Sistema Eletrotekniko eta Automatikoak (euskaraz) espezialitateetakoak ere, sartzeko txandan izangai onarturik ez dagoelako eta, horrez gain, txanda irekiko deialdirik ez dagoelako Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Matematika (gaztelaniaz) espezialitateari dagokionez.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko abuztuaren 12an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2211191