169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 22-01247 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Gora jotzeko 22-01247 errekurtsoa jarri du Garbiñe Larrarte Luluagak, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialaren izenean eta hura ordezkatuz, Mankomunitateko buruaren 38/22 Ebazpenaren aurka, 2022rako lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa baitzen. Hala bada, Mankomunitate honek erabaki du administrazio espediente hori igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira, eta iragarki honen bidez epatzen dira espedientean interesdun diren guztiak, aipatu auzitegian ager daitezen, hamar egun balioduneko epean. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Berriozarren, 2022ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2211139