169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, erdi mailako teknikari lanpostuan aldi baterako
aritzeko bi izangai zerrenda osatzeko.
Kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea

Alkatetzaren abuztuaren 12ko 1748/2022 Ebazpenaren bidez, eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 21.2 artikulua betez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), onetsi zen epaimahaikide izendatzea María Garagalza Lizarraga, Tuterako Udaleko Zuzenbidean lizentziaduna, M.ª Eugenia Enériz Salvatierra epaimahaikidearen ordez (Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria) eta, orobat, ordezko epaimahaikide izendatzea Iñigo Torrens Lizar, Tuterako Udaleko Zuzenbidean lizentziaduna, Francisco Javier Ciria Pérez ordezko epaimahaikidearen ordez (Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria), honako deialdi honen kalifikazio epaimahaian: deialdia, erdi mailako teknikari lanpostuan (B mailarekin parekatua) aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda eratzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ean.

Tuteran, 2022ko abuztuaren 12an.–Jarduneko alkatea, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2211136