169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko 22-01207 errekurtsoa, kalifikazio epaimahaiko kideak aldatzeari buruz, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia egiten zaie interesdunei, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, gora jotzeko 22-01207 errekurtsoan. Errekurtso hori Roberto Urra Urra ELA sindikatuko langileen ordezkari eta Langileen Batzordeko kideak jarri zuen, Tuterako Udaleko Alkatetzak 2022ko maiatzaren 11n emandako ebazpen baten aurka, kalifikazio epaimahaiko kideak aldatzeari buruz, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2022ko abuztuaren 10ean.–Jarduneko alkatea, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2211075