169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruz argitaratutako epatze deian

Akatsa atzeman da gora jotzeko 22-0123 errekurtsoan interesdun direnei eginiko epatze deian, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager zitezen. 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzko errekurtsoa da. Iragarkia argitaratu zen 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an. Hartara, behar diren zuzenketak argitaratzen dira:

Honela dioen tokian:

Gora jotzeko 22-0123 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 22-0123 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Paula Arellano Pérez de Lazárragak jarri zuen errekurtsoa, Tuterako Udaleko Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emaniko ebazpen baten aurka; 2022ko plantilla organikoa onesteari buruzkoa zen.

Honela behar du:

Gora jotzeko 22-01223 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 22-01223 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Paula Arellano Pérez de Lazárragak jarri zuen errekurtsoa, Tuterako Udaleko Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emaniko ebazpen baten aurka; 2022ko plantilla organikoa onesteari buruzkoa zen.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2022ko abuztuaren 9an.–Jarduneko alkate udalburua, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2211043