169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, haur-hezitzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda eratzeko

Tuterako Udalak, Alkatetzaren abuztuaren 8ko 1722/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, haur-hezitzaile lanpostuan (C maila / taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, “Lan publikoaren eskaintza” atalean.

Tuteran, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2210951