169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Gora jotzeko 22-01302 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Epatze deia, gora jotzeko errekurtso batean, zeina jarri baita Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 17an harturiko erabaki baten aurka, lan publikoaren eskaintza onesteari buruz.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko uztailaren 15eko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 22-01302 errekurtsoa, Iñigo Serrano Berradrek jarria Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren 2022ko maiatzaren 17ko erabaki baten aurka, 2022ko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa baitzen.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa, Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2210969