169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 22-0718 errekurtsoa, 14 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka

Iruñeko Udaleko Udaltzaingorako 14 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barnean, Francisco Javier Carrera Murillok gora jotzeko errekurtsoak jarri ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko otsailaren 28an emandako ebazpen baten aurka (10/SG), Iruñeko Udaleko Udaltzaingorako 14 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa baitzen. Deialdia argitara eman zen 2022ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie ager daitezen, hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña. Sarrera, Ezkirotz kaletik); hori guztia, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Iruñean, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2211068