169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

288E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko plana ezartzen duena.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2022-2030 aldian GIBa, sexu transmisiozko infekzioak (STI) eta hepatitis birikoak prebenitzeko estrategia orokorrak prestatu du. Bertan, 2030. urterako GIBa eta STIak osasun publikoko arazo izateari uzteko helburua ezartzen du.

GIB/hiesaren pandemia hasi zenetik, aurrerapen handiak egin dira infekzioaren ezagutzan eta tratamenduan, baina oraindik ere hainbat erronkari egin behar zaie aurre; zehazki, prebentzioari, diagnostiko goiztiarrari, kronikotasunaren kudeaketari, diskriminazioari eta esku hartze sozialari dagokienez.

Sexu transmisiozko infekzioak (STI), era berean, mundu mailako arazo dira, eta haien prebalentzia etengabe handitzen ari da munduko herrialde guztietan. Nafarroan, azken urteotan, gora egin du zaintza sistemetan jakinarazitako eta erregistratutako STIen kasu kopuruak.

Nafarroan GIB/hiesari eta gainerako STIei erantzuteko eginen diren jarduketen ibilbide orria prestatzeko, kontuan hartu dira arrazoi hauek guztiak: gure komunitatean, azken urteotan, STIen prebalentziak gora egin du; GIBaren epidemiologia aldatu egin da eta kroniko bihurtu da; gero eta atzerapen gehiago daude diagnostikoetan; lege berriak argitaratu dira, eta ezinbestekoa da prebentzio neurri berriak abian jartzea eta lehendik daudenak indartzea.

Ibilbide orri hori GIBak eragindako infekzioa eta STIak prebenitzeko eta kontrolatzeko 2021-2030 aldiko Planaren barruan sartzen da; Osasun Ministerioko GIBa, STIak, hepatitis birikoak eta tuberkulosia kontrolatzeko Alorrak prestatu zuen, eta 2021eko abenduan argitaratu zen. Gure komunitatean, gainera, egun indarrean den Nafarroako Osasun Planean lehenetsitako estrategien esparruan sartzen da.

Planak hainbat helburu ditu: GIBak eragindako infekzioaren eta beste STI batzuen intzidentzia murrizteko beharrezkoak diren neurrian ezartzea; infektatutako pertsonek tratamendua lehenbailehen eskuratzea eta haien bizi kalitatea hobetzea, eta infekzio horiekin lotutako estigmatizazio soziala gutxitzea. Azken helburu horretarako, erantzun eraginkorra eta jasangarria eman nahi du, oinarri hartuta osasun publikoko, giza eskubideetako, ekitateko, sexu aniztasuneko eta parte hartze komunitarioko ikuspegia.

GIBari eta gainerako STIei eman zaien erantzuna arrakastatsua izan da, nagusiki sektorearteko ekintzan, erantzukizun partekatuan eta inplikatutako eragile guztien lankidetzan oinarritu delako. Hori dela eta, aurreikusi diren ekintzak gauzatzeko, ezinbestekoa da ezarritako helburuak lortzea ahalbidetuko duten jarduketak egitea dagokien sektore eta eragile guztiak konprometitzea.

Osasun Ministerioaren 2021-2030 aldiko Planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk ezartzea, haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz eta sustatzeaz arduratuko direnak, bai eta jarraipena egiteko eta ebaluatzeko baliabideak eta adierazleak barne hartzea ere.

Horregatik, beharrezkoa ikusi da erantzukizun maila batzuk ezartzea, eta, hala, honako figura hauek sortzea: planaren arduradun teknikoa, planeko Batzorde eta ardatz estrategikoetako lantaldeak. Horietako bakoitzaren osaera eta funtzionamendua foru agindu honetan finkatuko dira.

Adierazitakoaren arabera, Osasuneko zuzendari nagusiak proposatuta, GIB/hiesaren koordinatzailearen txostena ikusi da, eta, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko planaren helburuak ezartzea. Hauek izanen dira:

a) GIBak eragindako infekzioen eta beste STI batzuen intzidentzia murriztea.

b) GIBaren eta beste STI batzuen diagnostiko goiztiarra sustatzea.

c) Ukitutako pertsonen arreta integrala eta bizi kalitatea hobetzea.

d) Estigmari eta diskriminazioari erantzun sozial konstruktiboa, inklusiboa eta prebentziozkoa ematea sustatzea.

e) GIBaren eta beste STI batzuen prebentzio eta kontrolaren arloan, zaintza eta ikerketa sustatzea.

2.–Aurrekoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko GIBa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko planaren ardatz estrategikoak definitzea. Honako hauek izanen dira:

1. Osasunaren eta prebentzioaren sustapena.

2. Diagnostiko goiztiarra.

3. Arreta integrala eta kalitatezkoa.

4. Bizi kalitatea eta eremu komunitarioa.

5. Zaintza eta ikerketa.

3.–Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko planaren egitura, eginkizunak eta erantzukizunak onartzea. Hauek izanen dira:

a) Honako hauek eratuko dute planaren egitura teknikoa:

1. Nafarroako GIBa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko planaren arduradun teknikoa.

2. Planeko Batzorde Teknikoa.

3. Ardatz estrategikoetako lantaldeak.

b) Planaren arduradun teknikoaren eginkizunak: Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plana gauzatzeko prozesuaren buru, arduradun tekniko bat izendatuko da. Hark honako eginkizun hauek hartuko ditu bere gain:

–Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plana gauzatzeko prozesuaren zuzendaritza teknikoa bere gain hartu.

–Planaren garapena bultzatu, GIBa eta beste STI batzuk prebenitzearen eta kontrolatzearen arloan Nafarroako Osasun Planean aurreikusitako helburuak lortzeko.

–Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plan estrategikoa garatzeko behar diren egitura funtzionalak proposatu.

–Prestakuntza jarduerak sustatzea GIBa eta beste STI batzuk prebenitzearen eta kontrolatzearen arloan, Nafarroako laguntza sare publikoan.

–Osasun Departamentua ordezkatzea beste erakunde eta instituzio batzuek GIBa eta beste STI batzuk prebenitzeari eta kontrolatzeari buruz sustatzen dituzten foro teknikoetan.

–Planeko Batzorde Teknikoaren bileren deialdia egitea eta egiaztatzea egiten direla eta kideak joaten direla.

–Urtero planaren ebaluazio txosten bat egitea.

–Osasun Zuzendaritza Nagusiak agindutako beste jarduera batzuk, GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioaren eta kontrolaren arloan.

c) Planeko Batzorde Teknikoa: plana koordinatzeko eta aholkularitza emateko organo teknikoa da. Eginkizun hauek hartuko ditu bere gain:

–Lantaldeek egiten duten lana onartu eta babestu.

–Planaren arduradunari lagundu.

–Arloen arteko jarduketak koordinatu.

–Dagokien organoei GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioaren eta kontrolaren arloko lehentasunezko prestakuntza jarduera proposatzea.

–Egindako jarduketak ebaluatzea eta, emaitzak zein diren, aurrera egiteko lerroak proposatzea, eraginkortasuna eta efizientzia areagotzeko.

–Osasun Departamentua aholkatzea, kontsultarako organo gisa, GIBaren eta beste STI batzuen arloan egiten dituen jarduketetan eta hartzen dituen erabakietan.

–Osasun Zuzendaritza Nagusiak agindutako beste jarduera batzuk, GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioaren eta kontrolaren arloan.

d) Ardatz estrategikoetako lantaldeak: Talde horiek planaren lan- eta ezarpen-organo teknikoak izanen dira, eta eginkizun hauek hartuko dituzten beren gain:

–Nafarroako Foru Komunitatean GIBa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plana egokitzen, ezartzen eta ebaluatzen laguntzea.

–GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioari eta kontrolari buruzko protokolo espezifikoak garatzen laguntzea eta aldian-aldian eguneratzea.

–Ardatz estrategiko bakoitzaren ekintza ildoak garatzen laguntzea.

–Planaren garapenaren jarraipena egiten laguntzea.

4.–Estrella Miqueleiz Autor andrea, Nafarroako GIB/hiesaren koordinatzailea, izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko planaren arduradun tekniko.

5.–Honako hauek osatzen dute Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko planeko Batzorde Teknikoa:

–Osasuneko zuzendari nagusia; batzordeburua izanen da.

–Nafarroako GIB/hiesaren koordinatzailea batzordeburuordea izanen da.

–“Osasunaren eta prebentzioaren sustapena” 1. ardatzaren lantaldearen erreferentea.

–“Diagnostiko goiztiarra” 2. ardatzaren lantaldearen erreferentea.

–“Arreta integrala eta kalitatezkoa” 3. ardatzaren lantaldearen erreferentea.

–“Bizi kalitatea eta eremu komunitarioa” 4. ardatzaren lantaldearen erreferentea.

–“Zaintza eta ikerketa” 5. ardatzaren lantaldearen erreferentea.

–Tuterako Osasun Barrutiko ordezkari bat

–Lizarrako Osasun Barrutiko ordezkari bat

–GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioan eta arretan diharduten GKEen ordezkari bat.

6.–Honako hauek osatzen dituzte Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko planeko lantaldeak:

1. Osasunaren eta prebentzioaren sustapena.

–NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko pertsona bat, zerbitzuko arduradunak –taldeko erreferentea izanen da– izendatu beharrekoa.

–Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako zentroetako osasun-hezitzaile bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko ordezkaria.

–Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko ordezkaria.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako mediku/erizain bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–NOUko Eritasun Infekziosoen Ataleko mediku/erizain bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOUko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

2. Diagnostiko goiztiarra.

–NOUko Mikrobiologia Zerbitzuko mediku bat, zerbitzuko arduradunak –taldeko erreferentea izanen da– izendatu beharrekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako mediku/erizain bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako zentroetako mediku/erizain bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOUko Eritasun Infekziosoen Ataleko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOUko Ospitale Larrialdietako Zerbitzuko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOPLOIko Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Ataleko pertsona bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko pertsona bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko pertsona bat, elkargoko presidenteak izendatu beharrekoa.

3. Arreta integrala eta kalitatezkoa.

–Barne-medikuntzaren arloko mediku bat, gaixotasun infekziosoetan esperientzia duena (batik bat hauetan: GIBa/hiesa/STI), zerbitzuko arduradunak izendatua; taldearen erreferentea izanen da.

–Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako mediku/erizain bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako zentroetako mediku/erizain bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOUko Mikrobiologia Zerbitzuko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzako pertsona bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

4. Bizi kalitatea eta eremu komunitarioa.

–Nafarroako GIB/hiesaren koordinatzailea; taldearen erreferentea izanen da.

–NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko pertsona bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioan eta arretan diharduten GKEen bi pertsona.

–LGTBI+ kolektiboarekin diharduten GKEen ordezkari bat.

–Eragindako bi pertsona, GKEek izendatuak.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako gizarte-langile bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

5. Zaintza eta ikerketa.

–NOPLOIko Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Ataleko bi pertsona, zerbitzuko arduradunak izendatua; horietako bat taldearen erreferentea izanen da.

–NOUko Mikrobiologia Zerbitzuko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOUko Eritasun Infekziosoen Ataleko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–NOUko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuko mediku bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko pertsona bat, zerbitzuko arduradunak izendatu beharrekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako profesional bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

Batzordeari eta lantaldeei laguntza eman diezaiekete aholkulari adituek, planaren helburuak betetzeko egokia baldin bada.

6.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2210808