167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

181/2022 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroen eskaintza eta onarpen-egutegia ezartzen dituena 2022-2023 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak eman dion idazkeran, ezartzen du 41.2 artikuluan ezen Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza bat dela erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat gainditzea; 41.3. artikuluan, berriz, ezartzen du Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintza bat dela goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat gainditzea. Orobat, 41. artikuluaren 5. apartatuan ezartzen du hezkuntza administrazioek Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroak eskainiko dizkietela sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleei.

Behin ezarrita Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak, Hezkuntza Departamentuak, 2021-2022 ikasturtean, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroak ezarri zituen Nafarroan modu esperimentalean. Bi ikastaro dira, hots, “Erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa” eta “Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa”, eta haien helburua da erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko eskakizun akademikoak betetzen ez dituzten helduei laguntzea Lanbide Heziketako ziklo horietara iristeko behar duten prestakuntza eta lanbide-ezagutza eskuratzen. 2022-2023 ikasturtean ere, “Erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa” eta “Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa” eskaini behar dira Nafarroako Foru Komunitatean.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak egindako aldeko txostena, non helduen ezaugarrietara egokitutako prestakuntza ikastaro batzuk eskaintzearen alde agertzen baita, bide emanen dutenak Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko eskatzen diren baldintzak betetzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren” eta “Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren” eskaintza ezartzea 2022-2023 ikasturterako, irakaskuntza horietan sartzeko eskakizun akademikoak betetzen ez dituzten helduei laguntzearren ziklo haietara iristen. Ebazpen honen 1. eranskinean adierazten da sarbide ikastaro horiek zein ikastetxetan emanen diren eta zein modalitatetan.

2. Onestea 2022-2023 ikasturtean ikastetxe publikoetan “Erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa” eta “Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa” egin nahi duten ikasleak onartzeko egutegia, ebazpen honen 2. eranskinean ageri dena.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 9an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

ERDI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROAREN ETA GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROAREN ESKAINTZA

2022-2023 ikasturtea

1. Erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren eskaintza.

ERDI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROA

TALDEAK

MODALITATEA

IKASTETXEA

HERRIA

1

Aurrez aurrekoa

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

1

Aurrez aurrekoa

Benjamín de Tudela BHI

Tutera

1 (*)

Urrutikoa, tutorearekin

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

(*) Talde honen eskaintza bertan behera utz daiteke, nahikoa jende inskribatzen ez bada.

2. Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren eskaintza.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROA

GIZARTE ZIENTZIAK MODALITATEA

TALDEAK

MODALITATEA

IKASTETXEA

HERRIA

1

Urrutikoa, tutorearekin

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROA

OSASUN ZIENTZIAK MODALITATEA

TALDEAK

MODALITATEA

IKASTETXEA

HERRIA

1

Urrutikoa, tutorearekin

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROA

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA MODALITATEA

TALDEAK

MODALITATEA

IKASTETXEA

HERRIA

1

Urrutikoa, tutorearekin

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

2. ERANSKINA

ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROETAN ONARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA

2022-2023 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko epea.

2022ko abuztuaren 26a

2022ko irailaren 2a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2022ko irailaren 7a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2022ko irailaren 7a

2022ko irailaren 9a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2022ko irailaren 12a

Ikastetxean eta zikloan ikaspostua lortzen duten ikasle onartuen matrikulazioa.

2022ko irailaren 13a

2022ko irailaren 16a

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostua lortzen duten ikasle guztiak ez matrikulatzearen ondorioz ikaspostu hutsak dituzten sarbide ikastaroetan.

2022ko irailaren 19a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

Lehenengo hamabost egunetan, bidezko arrazoirik izan gabe, eskoletara ez agertzeagatik ofizioz ematen diren bajen ondorioz ikaspostu hutsak dituzten sarbide ikastaroetan.

2022ko urriaren 10a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

Iragarkiaren kodea: F2211054